XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure EdizioaEz dugu geure eskua sobera hauteman dadin nahi izan, baina egungo irakurleari lana errazago gerta dakion aldakuntza ttiki batzu ezarri dizkiogu testu originalari geure argitalpenean.
Komei dagokienez, esan 130. dotrinan azaltzen diren asko eta asko kendu egin ditugula, irakurketarako beharrezko ez zirelakoan.
Aldi berean, ulermenerako lagungarri eritzi diogunean, sartu egin ditugu komak bi dotrinetan.
Hitzen egitura dela eta, atzizkia lexematik berezirik arren gatiq
(44), Jauna ganic
(19), eta 129. dotrinan, non dic
(1), Jauna ganic
(1)) egungo moldean loturik ageri da gure edizioan.
Alderantziz gertatzen da aditz nagusia eta laguntzailearekin edo izena eta erakuslearekin, hainbat kasutan loturik heldu bait dira originalean: 129. dotrinan, señalegori
(4), cerbeardugun
(5), I(7), edota 130. dotrinan, I(17), bearduzu
(21).
Honelakoetan, eta berezketak fonetika arloko arazorik sortzen ez duen kasuetan (130. dotrinan baizitue
(25), baiteztegu
(1), au guciau
(17) bezalakoak ez ditugu moldatu) berezi egin ditugu, gauzak egungo moldean emanez.
Erizpide honi jarraitu ez gatzaizkion kasu bakanetan (130. dotrinaren 17. orrialdeko guciau
adibidez), ohar bidez argitzen da arrazoia.
Erratetan joera nagusia zuzentzekoa izan dugu, errata oso nabarmenetan bereziki; gureak diren aldaketa guzti guztiak [ ] zeinuaren bidez edo ohar bidez ageri dira, originalaren eta gure edizioaren arteko gora-beherak zein diren garbi geldi dadin.
Ordea, eta geure eskua pizuzkoegi gerta ez dadin, errata diruditen baina bada ez bada ere ukitu nahi izan ez ditugun kasuak ere badira gure argitalpenean, bereziki 130. dotrinan: sausce
(2) neigar
(15) ordo
(21) cintan
(22) guizula
(31) dazquizu
(31)
129. dotrinan berriz, Ycusagu
(3)
Badira kasu batzu, gure ustez grafia mailako huts direnak, eta beren horretan dakartzagunak, egokipenik gabe, esaterako Vai gauna
(13), ilcecoetan
(14), arraten
(17), gontra
(30), (becala
(5)
Egungo Aezkoako hizkera errata diren gure ustearen aldeko gertatzen da, baina bestelako frogarik ezean, idazleak izkribatu bezala utzi ditugu gure argitalpenean, Dees-ek eta beste hamaikak erakutsiari jarraiturik: